Zu eta Zure Proiektua

Honako hau gida bat da, zure ideia garatzen duzun bitartean zuri laguntzekoa. Berdin dio zer den ideia hori: zure curriculuma, ZU ZEU, edo garatu nahi duzun proiektu bat, eskolakoa izan –ikasle edo irakasle izanda ere–, edo zuri bururatutako zerbait izan. Tira, ZURE PROIEKTUA.

Aukeratzen duzun bidea edozein izanda ere, Zurea edo ZURE PROIEKTUArena, aitzinera eginen duzu bost etapatan: ideia, desberdintzen zaituena, alde eta kontra, komunikatzen eta “eta horren adierazgarri…”.

Eta, etapa bakoitzean, hauekin lan eginen duzu: tresnak, 2.0 sareak, konturatu gabe eta “esana zuen film hark…”.

Ez izan presarik, ez pentsatu eserialdi batean eginen duzunik. Baliteke goiz batzuk behar izatea, baina, benetan, emaitzak merezi du

Ideia

Lehendabizikoa ideia bat izatea da, eta ez da beti errazena; badaude teknikak “zulotik” ateratzeko, ideiak sortzen lagunduko dizutenak, bai eta onenak aukeratzen lagunduko dizutenak ere. Probatuz joatea da kontua, eta, batez ere, ez autozentsuratzea..

Desberdintzen zaituena

Orain, gainerakoetatik zertan desberdintzen zaren zehaztu behar da, zerk bereizten zaituen besteengandik. Zein da zure “balio proposamena”? Berdin dio zertaz mintzatzen garen, zure curriculumaz ala zure proiektuaz: beti zara zerbaitetan gainerakoak ez bezalakoa.

Alde eta kontra

Gero, ingurura begiratu behar da, jakiteko norbait gauza bera (edo antzekoa) egiten ari den, eta nola egiten duen: asko ikasten ahal dugu gainerakoetatik. Era berean, jakin behar duzu babesa duzun zure ingurunean zure helburua lortzeko, edo aliantza berriak egiteko unea den.

Komunikatzen

Dagoeneko hasieran baino anitzez gehiago dakizu, baina ez da aski zuk zeuk soilik jakitea. Gainerakoek ere jakin behar dute, eta, horretarako, komunikatu, jakinarazi beharra dago, argi eta labur. Nola esaten duzun zer esaten duzun bezain garrantzitsua da.

Eta horren adierazgarri…

Amaitu duzu, prototipoa deritzonera iritsi zara. Zure lehen prototipoa. Orain, kanpoan nola funtzionatzen duen ikusi behar duzu. Gustukoa dute? Ulertzen da? Baliagarria da?

Idatzi esaten dizuten guztia, gogoeta egin eta aldatu aldatu beharrekoa.

Eginda daukazu zure curriculuma! Sortu duzu zure proiektua! Nola sentitzen zara?

Hemen daukazu gainerakoari ekin baino lehen jakin behar duzuna:

Tresnak

Herramientas

Erronka bat duzu aitzinean: zure curriculuma ala zure proiektua.

Laguntzeko, adibideak proposatuko dizkizugu, bai eta egiteko moduak ere.

Kontuz! Ez dugu eginen lana zure ordez, horrek ezer gutxitarako balioko lizukeelako, baina zuretzat erraza eta emankorra izan dadin ahaleginduko gara. Besteak beste, testak izanen dira, ikus dezazun bidearen zati bat ibilia duzula, hutsetik hasten zarela pentsatu arren; curriculum adibide zehatzak, lan esperientziarik ez duten zu bezalako gazteentzat; eta zure ideiak edonori ongi komunikatzeko jakin beharrekoak. Emaitza: Zu zeu edo Zure proiektua, ongi egina.

Sareak + 2.0

Icono de Redes y herramientas 2.0

Prozesuan zehar informazio asko bilatuko duzu, aplikazio anitzen berri izanen duzu eta 2.0 tresnak erabiliko dituzu.

Horrekin guztiarekin PLE deritzona eraikiz joanen zara, Personal Learning Environment, edo zure Ikaskuntza Ingurune Pertsonala.

Zer da PLE hori? Internetek ematen digun aukera bat da, aitzinera egiteko eta gehiago eta hobeki ikasteko informazio iturri agortezina den tresna kopuru handi bat erabiltzekoa.

Gida hau izan daiteke zure PLEaren hasiera: beste batzuek prestatutako baliabidez beteta dago, zure eskura jarrita, etekinik onena atera diezaiezun.

Beharbada, aurreraxeago, ekarpenen bat egiteko zure txanda ere iritsiko da.

Konturatu gabe

Icono de Sin darte cuenta

Ikasten duzun orotan alde bat agerikoa da (gidatzen ikasteko eskoletara joaten zara: gidatuko duzu), baina badago ikusezina den beste alde bat ere (lortzeko, ardura, motibazioa, emaitzetarako orientazioa, pertseberantzia… izan behar dituzu).

GAITASUNAK dira alde ikusezin hori, eta, enpresen ikuspegitik, zure ageriko aldea, zuk dakizuna bezain garrantzitsuak eta bilatuak dira.

Zure curriculumean, edo zure proiektuan, ez dira bakarrik garrantzitsu ezagutzak, bai eta trebetasunak eta jarrerak ere. Ez dizugu hitz egiten jakiteaz bakarrik, bai eta egiten jakiteaz eta izateaz ere.

Eta geure buruari horrela erreparatzea ohikoa ez denez, konturatu gabe zer ikasten ari zaren esanen dizugu.

Esana zuen film hark...

Ya lo decía aquella peli...

Eta lan saio bakoitzaren ondoren, film on bat irabazi duzu.

Galde diezaiokezu zeure buruari zer egiten duen hemen film labur batek. Galdera ona da. Baina hemen aipatzeko arrazoiak oraindik hobeak dira.

Lotura egin genezakeen motibatzeko hitzaldiekin, milioika baitaude Youtuben, eta batzuk oso onak dira, baina beste batzuk, egia esateko, ez hain onak. Mezua, ordea, hain da agerikoa!

Eta zu inguruan duzunaz elikatzen zara: lagunez, ateratzeaz, bideoez, musikaz.

Beraz, uste dugu anitzez interesgarriagoa dela zuk film labur batean bilatzea mezua, gogoeta egitea, proiektuak eginez curriculuma osatzen ari diren gazte batzuek egina delako. Nor beretarrekin. Zu bezala.

ruyendo su currículum a fuerza de hacer proyectos. Cada quien los suyos. Como tú.