Bakarrik edo taldean egin nahi zenuen proiektua zirriborratzen hasi zara, eta pixka bat pentsatu baduzu, ziur egin duzula honako gogoeta hau:

“Nire proiektua bezalako ehunka daude; beraz, gainerakoetatik bereizten nauen zerbait aurkitu behar dut. Nola eginen dut?”

Gainerakoetatik desberdintzen zaituen zerbait horri “balio proposamena” deritzo. Aurkitzen lagunduko dizugu.

Baduzue proiektuaren lehen ideia, eta hori ez dago batere gaizki, baina orain ideia hori lantzen hasi behar da. Horrek bi erronka dakartza: taldean lan egitea, eta hori ez da ezinezkoa, baina ez eta erraza ere; eta zuen proiektua besteetatik desberdintzea, bakarra izan dadila lortzea.

Hartara, “TRESNAK” atalean, rol test bat egitea proposatzen dizugu, taldearen barruan ardurak zuen ezaugarri pertsonalen arabera banatzen laguntzeko; bai eta “enpatia mapa” bat egitea ere, zuen bezero perfektua irudikatuta zer duzuen desberdin aurkitzeko, hau da, zuen etxez etxeko ile apaindegiaren “balio proposamena”.
Bestalde, ”SAREAK + 2.0”atalean, gako-hitzetan pentsatzen hasiko zara, Googlen bilaketa onak egiteko, eta “KONTURATU GABE” atalean, berriz, esanen dizugu zer gaitasun lantzen jarraitzen duzun, eta zergatik diren hain garrantzitsu.  Izan ere, “ESANA ZUEN FILM HARK…

Taldean lan egitea gauza zailenetako bat da edozein proiektutan eta, beste edozer bezala, ikasi egiten da.

Rol test honekin bi gauza egin ditzakezu: alde batetik, informazio gehiago izan zuri buruz eta zure ezaugarri nagusietako batzuei buruz, eta, bestetik, lantaldea osatua, pertsona bakoitzari berez ongien datozkion eginkizunak egokituz (zure profila teknikoa bada, adibidez, oso ongi komunikatzen duzu ezinbestekoa dena, baina, ziur asko, ez dakizu taldea animatzen krisi une batean).

Gelan lantaldeak osatzen laguntzea da rol testaren beste erabilera bat. Ez da bakarrik pentsatu behar zer proiektu gustatzen zaizun gehien. Talde bakoitzean lider bat, erraztaile bat eta abar egotea ona dela ere pentsatu behar da, horren ondorioz taldeak osoak izanen direlako alderdi guztietan.

Bigarren tresna, ENPATIA MAPA, zuzenean aplikatzeko da, proiektua aitzinarazteko. “Bezero perfektua” sortzea da kontua, pertsonarengan pentsatuta hobeki egin dezagun gogoeta gure proiektuaz. Irudikatzeko dugun gaitasuna enpatia izateko, bestearen lekuan jartzeko, gure gaitasunarekin batera baliatzea da.

Gure ile apaindegi mugikorrean nola aplikatuko litzatekeen ikusiko dugu (behera kargatu hemen enpatia mapa bat)

Etxez etxeko ile apaindegi bat prestatzen ari bazara, gainerakoek zer egiten duten jakin behar duzu, aldea nabarmentzeko. Baina, era berean, jakin behar duzu nola bilatzen duten bezeroek zerbitzu hori, zer hitz erabiltzen dituzten Interneten bilaketa egiteko.

Gako-hitz esaten zaie, keyword. Hitz horiek guztiak aztertu ondoren, edukiak sortzeko erabiliko dituzu (orriak, artikuluak, tweetak eta abar).  Tresna asko daude gako-hitzak aztertzeko; hemen, horietako batzuk proposatzen dizkizugu.

Talde laneko rolen testari erantzuteko, motibazioren bat (oinarrizko gaitasuna) izan behar zenuen, gauza gehiago ikasi dituzu zuri buruz (autoezagutza), eta ziur zeure buruarekiko konfiantza (konfiantza beste gaitasun bat da) handitu duzula erantzunak irakurtzean. Ez dago batere gaizki hori guztia konturatu gabe egiteko!

Gaitasun horiek gaitasun emozionalen barruan daude. Enpresetan ere oso aintzat hartzen dituzte gaitasun emozionalak. Zein dira balioetsienak?

  • Autoezagutza: norberaren emozioak eta dauzkaten ondorioak ezagutzea;
  • Nork bere burua baloratzea: ahulguneak eta indarguneak zein diren jakitea;
  • Norberarekiko konfiantza: segurtasuna autobalorazio pertsonalean;
  • Autokontrola: emozioak eta bulkada gatazkatsuak bideratzeko gaitasuna;
  • Komunikazioa: mezu argiak eta sinesgarriak zabaltzea;
  • Enpatia: gainerakoen sentimenduak ulertzeko gaitasuna, gertatzen zaienaz interesa agertzeko.

    Jada taldean lan egiten ari zara. Pentsa ezazu zeinen garrantzitsua den kide bakoitzak jakitea zer eginkizun bete behar dituen, zer egitea egokitzen zaion. Ondo ari bazarete, bakoitzak egin beharreko lana proportzionala izanen da, gutxi gorabehera distantzia bera egonen da “hemendik hara eta handik hona”.

    Ez izan haren beldurrik.