Esan beharrik ere ez dago komunikazioa funtsezkoa dela. Zure proiektuan honaino iritsi ondoren, ongi pentsatuta izanen duzu zer esan nahi duzun, eta orain nola esan pentsatzen hasiko zara.

Batzuetan, idatziz jardun beharko duzu, eta beste batzuetan, berriz, zuzenean. Argi, atsegingarriki eta eraginkorki komunikatzea lortu beharko duzu (edo horretan saiatu, behintzat). Ez beldurtu. Horretan ere ikasten da.

Zure proiektua azaltzea egokitzen zaizun bakoitzean, ohartuko zara hasieran baino askoz gauza gehiago dituzula kontatzeko, eta eraginkorki antolatu beharko dituzula, dela elkarrizketa batean, dela hizketaldi informal batean, dela sareen bidez. Une honetan, “nola esan” ia “zer esan” bezain garrantzitsua izaten hasi da.

Hartara,  “TRESNAK”  atalean elevator pitch teknika ikasiko duzu: nola azaldu argi minutu batean esan nahi duzuna, entzuleak arreta galdu gabe. Bestalde, “SAREAK + 2.0” atalean, tresnaren bat ikusiko dugu komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko zure taldearekin. Eta honaino iritsi bazara, esan nahi du ezen,   “KONTURATU GABE, jada ez duzula behar zuri gehiago hitz egitea dauzkazun gaitasunez, eta azaldu behar dizugula nola erantzun oinarrizko bost galderari une batean diskurtso ondo antolatu bat izateko.

Izan ere, “ESANA ZUEN FILM HARK”; komunikatzear zaude, eta oihularia izan gabe. Esaten denak adina adierazten du isiltzen denak.

Zure proiektua hitzez azaltzeko unea hurbiltzen denean, badago oso tresna baliagarri bat, harekin ohitzea oso ondo etorriko zaizuna: elevator pitch delakoa.

Zer da? Aurkezpen diskurtso bat da, zure proiektua modu informal samarrean jakinaraztekoa, eta, batez ere, laburra da, eta jakin-mina, pixka bat gehiago jakiteko gogoa piztea du helburu. Izan ere, elkarrizketa bat lortzeko helburua du.

Azalpenak idatzizkoa izan behar badu, nahiz eta ez dela garrantzizkoa iruditu, funtsezkoa da ortografia akatsik ez izatea. Oso ziur ez bazaude, erabili autozuzentzailea; oso lagungarria da.

Era berean, funtsezkoa da hitz bat ez errepikatzea paragrafo berean. Egiten ari zarelako susmoa baduzu, oso erraz egiazta dezakezu. Word-en lan egiten baduzu, egin klik bilatu aukeran goiko barran, idatzi zalantza sortu dizun hitza, eta nabarmenduta agertuko zaizu. Ziur asko, sinonimo bat bilatzea da onena. Adibidez: funtsezkoa (edo nahitaezkoa, edo garrantzitsua, edo oinarrizkoa, edo beharrezkoa). Hemen bila ditzakezu: SINONIMOEN HIZTEGIA

Elevator Pitch

Pentsatu zure proiektua aurrera ateratzen lagun diezazukeen pertsona egokienarekin zaudela igogailu batean.  Minutu bat daukazu bakarrik egoteko “Superguraizeak” enpresako zuzendariarekin, eta etxez etxeko ile-apainketaz otu zaizuna azaldu nahi diozu, beharbada ideia hori gauzatzeko falta zaizun bultzada lortzeko. Igogailuko diskurtsoa egin behar duzu! Elevator pitcha egin behar duzu!

Elevator pitchean dena da garrantzitsu, baina hasiera funtsezkoa da. Film laburretan bezala, publikoa kateatu behar duzu, eta zurekin eduki amaierara arte, txunditzea lortu behar duzu, pentsaraztea eta zutaz gogoratzea, zure helburua, esan dugun bezala, elkarrizketa bat lortzea delako.

Antonella Broglia marketin adituak bi bideo hauetan azaltzen dizu.

Nola aurkeztu zure proiektua jendaurrean?

https://www.youtube.com/watch?v=ZTO9EabvUVY&t=334s

20 segundo dituzu

https://www.youtube.com/watch?v=2b3xG_YjgvI

Taldean lan egiten duzunean ile apaindegi bat jartzeko, oporrak antolatzeko edo beste edozertarako, komunikazio ona izan behar da; hau da, ez bakarrik mezuak eta erantzunak elkarri bidaltzeko balio digun tresna bat, bai eta elkarrizketa horiek guztiak antolatzeko eta mezu bat edo bidali nuen eta orain aurkitzen ez dudan artxibo hura bilatzen mila ordu ez galtzeko balio duen tresna bat ere. Slack da tresna horietako bat, eta tutorial honetan ikusiko duzu nola funtzionatzen duen.

Benetan: ez dizugu gehiago hitz eginen gaitasunei buruz.

Orain, probatu eginen duzu orain arte egin eta ikusi duzuna, eta idazten hasiko zara. Idaztea posta elektronikoz igortzeko edo sareetan argitaratzeko, edo idaztea zure elevatora prestatuta izateko.

Hartu papera eta boligrafoa eta pentsatu zer esan nahi duzun. Ez zaizu ondo aterako lehendabizikoan, baina ez amore eman: ez da idazten mintzatzen den bezala, eta zaila da gustura sentitzen zaren tonua aurkitzea.

Lortua duzula uste duzunean, idatzi ordenagailuan, ortografia akatsen bat zuzentzeko. Utzi bere horretan, eta irakurri tarte luze samar bat igaro ondoren; ea oraindik ere egokia iruditzen zaizun, edo zer aldatu badagoen.

Laguntza bat emanen dizugu, eraginkorra izatea ezer bururatzen ez zaizunean. Egin batuketa hau eta idatzi emaitza:

ZER EGIN+ NORI + ZERGATIK + EMAITZA + HELBURUA

Egoitzetara, ospitaleetara edo etxeetara goaz (ZER EGIN), non ile apaindegietara edo estetika zentroetara ezin joan daitezkeen pertsonak bizi baitira (NORI), mugikortasuna murriztua dutelako (ZERGATIK), ile-apainketa eta manikura zerbitzuak balia ditzaten (EMAITZA), eta, daukaten egoera gorabehera, beren buruarekin gusturago senti daitezen (HELBURUA).

Pixka bat gehiago jakiteko

Egoera bakoitzak komunikazio mota bat izateko aukera ematen dizu. Ez zara berdin mintzatzen lagunekin zaudenean eta eskolan zaudenean, edo Institutuko zuzendaritzarekin ari zarenean. Egoera bakoitzean “hizkera” bat aukeratzen duzu. Baina, era berean, kontuan hartu behar duzu asko esan dezakezula ezer ere ez diozunean.