Zure curriculuma zirriborratzen hasi zara, eta pixka bat pentsatu baduzu, ziur egin duzula honako gogoeta hau: “Ni bezalako ehunka daude; beraz, gainerakoetatik bereizten nauen zerbait aurkitu behar dut. Nola eginen dut?” Gainerakoetatik desberdintzen zaituen zerbait horri “balio proposamena” deritzo. Aurkitzen lagunduko dizugu.

Zure motako pertsona guztien ikasketa berak dituzu eta, ziur asko, lan esperientzia bera, baina –ez zalantzarik izan une batez ere–, nahiz eta antzekoak izan zaitezketen, ez zarete berdinak. Desberdintzen zaituenaren bila ariko gara.

Hartara, “TRESNAK” atalean, zure ustez nolakoa zaren pentsatzea proposatzen dizugu, eta, horretarako, test bat egitea, bi gauza egiten lagunduko baitizu: zure curriculuma lantzen jarraitzea eta hobeki prestatzea lan elkarrizketetarako.  Geroago, ”SAREAK + 2.0” atalean, gainerakoek zuri buruz zer argitaratzen duten ikusten, aurkitzen eta, oso garrantzitsua, kontrolatzen erakutsiko dizugu. Eta “KONTURATU GABE” atalean, zer gaitasun lantzen jarraitzen duzun eta zergatik diren hain garrantzitsuak adieraziko dizugu. Izan ere, “ESANA ZUEN FILM HARK

Hau da “zure ustez, zu zara..…” testa (edo “zeharkako gaitasunen eskala”; pentsatuko duzu berriz ere ari garela zorioneko gaitasun horiekin, baina ulertuko duzu zergatik). Testak bost gaitasun multzori buruzko galderak egiten dizkizu. Gaitasunak geurez dauzkagun tresnak dira (ikas dezakegu, zer nahi hura lortu, harremanak izan gainerakoekin…), eta gaitasun horiek garatu egiten dira…. gaitasunen bidez! Test horrek laguntza ematen dizu jakiteko zein diren berez garatuen dituzun gaitasunak (geroago zure curriculumean sartzen ahal duzun informazioa) eta zeinetan ahalegindu behar duzun gehien. Baliteke zeure buruari galdetzea zertarako jakin nahi duzun zer hobeto behar duzun, ezin baduzu hori zure curriculumean jarri. Bada, garrantzitsua da jakitea, lan elkarrizketako galderetako bat izanen delako ziur asko. Elkarrizketarik ohikoenak “ELKARRIZKETA MISTOAK” izenekoak dira, galdera zehatzekin batera beste galdera orokorrago batzuk egiten baitira, eta horiek aukera emanen dizute zure gaitasunez hitz egiteko eta zure ahulguneak zein diren azaltzeko. Horiek jakiteak aldeko bi puntu emanen dizkizu: elkarrizketatzaileak  AUTOEZAGUTZA maila ona duzula ikasiko du, eta, zeure burua ondo ezagutzen duzunez, ahalik eta egokien azaltzen ahalko duzu. Garrantzitsua da egia erantzutea. Zure erantzunak 1etik 4ra puntuatu baino ez duzu egin behar, eta, ondoren, guztizkoak batu. Datu horiekin jakinen duzu zer gaitasun dauzkazun garatuta eta zein hobe ditzakezun.

Ulertzen ari zara zeinen garrantzitsua den kontrolatzea gainerakoek zuri buruz izan dezaketen informazioa, eta horretarako lehen urratsa dela estrategia bat izatea zehazteko nork zer ikustea nahi duzun zure sareetan. Horri dagokio “zure marka pertsonala”, baina zer gertatzen da norbaitek zuri buruz zerbait argitaratzen duenean, edo argazki batean etiketatzen zaituztenean? Nola jakiten duzu hori?

Erne egon beharko duzu…

Badakigu zeinen garrantzitsua den irudi ona ematea. Interneten zuri buruz dagoen informazioak zure nortasun digitala zehazten du. Informazio hori zuk argitara dezakezu, edo beste batzuek: adibidez, zure kontaktuak etiketatzen dizkizutenean, edo, maratoi batean parte hartu duzulako, iruzkinetan edo prentsa artikuluetan aipatzen zaituztenean, eta abar.

Zutaz argitaratzen dena kontrolatu ahal izateko, “alerta” bat sortzen ahal duzu. Horri esker, norbaitek zerbait argitaratzen badu gure izenarekin, mezu elektroniko bat jasoko dugu, eta neurri egokiak hartzen ahalko ditugu.

  1. Sartu orri honetan: http://www.google.es/alerts
  2. Hasi saioazure gmail kontuarekin.
  3. Bilaketa laukian, idatzi zure izen-abizenak
  4. Sakatu botoi hau: Sortu alerta bat

Zure izenarekin, telefonoarekin edo interesekoa duzun beste edozein gairekin sortzen ahal dituzu alertak.

Crear Alerta

  1. urtetik, Europar Batasuneko edonork Interneten berari buruz informazioa argitaratzea “eragozteko” eskubidea du. Gehiago jakiteko.

Ezabatua izan dadin nahi duzun informazioren bat aurkitzen baduzu Interneten, informazio hori argitaratuta dagoen orrietara jo behar duzu, eta kentzeko eskatu; bilatzaileetara ere jo behar duzu. Zehazki, Googleri ken dezala eskatzeko, honako urrats hauek eginen dituzu:

  1. Sartu inprimakian, edukia ken dezatela eskatzeko, hemen klik eginez:
  2. Betedatu guztiak eta sakatu hau: BIDALI 

 

“Zure ustez, zu zara…” horri erantzuteko, motibazioren bat izan behar zenuen (oinarrizko gaitasuna da), gauza gehiago ikasi dituzu zuri buruz (autoezagutza) eta ziur zuganako konfiantza hobetu duzula erantzunak irakurtzean (konfiantza beste gaitasun bat da); gainera, ziur baten bati kontatu diozula eta ahalegina egin behar izan duzula ongi azaltzeko uler diezazun (beste gaitasun bat: komunikazioa). Ez dago batere gaizki hori guztia konturatu gabe egiteko!

Gaitasun horiek gaitasun emozionalen barruan daude. Enpresetan ere oso aintzat hartzen dituzte gaitasun emozionalak. Zein dira balioetsienak?

  • Autoezagutza: norberaren emozioak eta dauzkaten ondorioak ezagutzea;
  • Nork bere burua baloratzea: ahulguneak eta indarguneak zein diren jakitea;
  • Norberarekiko konfiantza: segurtasuna autobalorazio pertsonalean;
  • Autokontrola: emozioak eta bulkada gatazkatsuak bideratzeko gaitasuna;
  • Komunikazioa: mezu argiak eta sinesgarriak zabaltzea;
  • Enpatia: gainerakoen sentimenduak ulertzeko gaitasuna, gertatzen zaienaz interesa agertzeko.

    Jakina, curriculum bat egitea bide bat zabaltzea bezala da: zu zure elkarrizketatzailearekin komunikatzen zaitu, baina elkarrizketatzailea ere zurekin komunikatzen du. Bi noranzko dituen komunikatzeko bide bat da: “hemendik hara eta handik hona”.

    Ez izan haren beldurrik.