Badakizu zer nola esan nahi duzun; badakizu zer curriculum egin nahi duzun, eta nola azaldu. Zer falta zaizu? Egitea.

Baina ez duzu jakinen orain arte egin duzun lan guztia ondo planteatuta dagoen ez baduzu “zabaltzen”, ez badiezu erakusten, lagunei edo familiako kideei ez ezik, beste batzuei ere. Eta zabaltzean, jarri arreta erreakzioetan: beraiek esanen dizute dena ongi dagoen, zerbait aldatu behar den.

Prototipora iritsi zara.

Unea da orain arte landu duzun guztiari forma emateko, zure curriculuma izan dadin. Gogoan izan argia izan behar duela zure prestakuntzari, esperientziari eta gaitasunei dagokienez. Balioa emaiezu zure indarguneei, eta egoki itzazu erantzuten ari zaren eskaintzara.

Bateko,  “TRESNAK”  atalean, orain arte landu duzun guztiarekin idatziko duzu zure curriculuma, ondo idatzi ere: ordenatuta, argi eta ortografia akatsik gabe. Besteko, ”SAREAK + 2.0”  atalean, Networking-aren berri izanen duzu, eta harekin ariko zara.  “KONTURATU GABE” , jada ez zara egonen gaitasun berriren bat aurkitzearen zain, lan elkarrizketa bat egiteko entrenatzen ariko zarelako, eta, azkenik, munduan bere benetako lekua aurkitu zuen ahatetxo itsusia bezala sentituko zara: zoriontsu.  Izan ere, “ESANA ZUEN FILM HARK”…

Badakizu ez dela oztopo prestakuntza soilik izatea ia esperientzia profesionalik gabe. Zure lehen lana aurkitzen saiatzen ari zara. Nolabait hasi behar da! 

Eta curriculum mota jakin bat idazten hasiko zara: gaitasunen araberako curriculuma.

Zure datuekin eta harremanetarako zenbakiarekin ekingo diogu. Zure irudi pertsonala sareetan lantzeko eman dizkizugun aholkuak aplikatu badituzu, eta zure interes profesionalak adierazten badituzte, zure profiletarako loturak edo zure 2.0 txartela jar ditzakezu hemen.

Ondoren, gehitu helburuak, idatzita baitauzkazu “komunikatzen”-en emandako aholkuekin.

Gaitasunekin jarraituko dugu. Landuta dauzkazu “ideia”, “desberdintzen zaituena” eta “alde eta kontra” ataletan. Orain, forma eman baino ez da egin behar. Idazteko, pixka bat zehaztu behar dira (horretarako, oso baliagarria izanen da gidako hiztegia: “eres lo que te gusta” ), eta zurekin, zure benetako bizitzako zerbaitekin zerikusia duen jarduera batekin erlazionatu.

Eta, azkenik, beste datu batzuk: gidabaimena (edo motorra gidatzekoa), hizkuntzak, egin duzun ikastaroren bat… 

 

Networking-era iritsi zara. Badakizu zer den? Zure kontaktu sarea aktibatzea da, aukera berriak sortzeko.

Gaur egun, enplegu gehienak ez dira eskaintzen, “ikusezinak” dira, ez dakigu haien berri, ezagunen batek “norbaiten bila ari dira enpresa horretan” esan ezean.

Egoera horretan, kontaktu pertsonalak tresnarik onenetakoak dira lana bilatzeko, lan asko lagunei, senideei, bizilagunei, ikaskide ohiei… lortzen direlako. Esaiezu lan bila ari zarela. Eskatu zuri jakinarazteko, baina jakinarazi zuk ere bai, kontua ez baita eskatzea bakarrik, bai eta informazioa, kontaktuak edo ezagutzak partekatzea ere, zure sare osoak irabaz dezan. Networkingi buruz gehiago jakiteko, irakurri pdf hau.

Eta zure sarea sortzeko, jarraitu irudiko aholkuei.

.

Amaierara iritsi zara. Baina, amaiera oro bezala, beste etapa baten hasiera ere bada. Zure curriculuma amaitu duzu –zure “prototipoa”–, langileak eskatzen dituzten enpresetan aurkeztu behar duzu, bai eta, nahiz eta langilerik ez eskatu, zuretzat interesgarriak izan daitezkeenetan ere, networkinga eginen duzu eta, ondoren, lehen lan elkarrizketari aurre egin beharko diozu. Eta orain arte praktikatu duzun guztia baliagarria izanen zaizu.

Ez baduzu sinesten, sartu JOVEN+EMPRESA simulatzailean; ikusiko duzu nola zauden ohartu gabe lehen baino hobekiago prestatuta. (Adobe Flash aktibatu behar da)

Eta kito. Dagoeneko amaierara iritsi zara.
Une batzuetan ez zenuen jakinen norantz ari zinen, ez zenuen ulertuko zertarako egin gauza jakin batzuk, azken batean beti bezala geratzeko, kanpoan. Baina ez; batzuetan ahatetxo itsusia bezalakoak gara. Ez azkarragoak, ez trebeagoak, edo alderantziz; ez zaigu ezer gertatzen. Lekuz kanpo geunden; hori baino ez.
Zeurea aurkituko ahal zenuen! Edo, behintzat, nahiago nuke hurbilago egotea.