Zure curriculuma egin nahi duzula pentsatzea ez da preseski ideia bat izatea: helburu bat izatea da. Oraindik zehaztu gabe dagoen zerbait, baina helburua.

Forma ematen hastea ez da beti errazena; beraz, zuri laguntzeko, zenbait teknika proposatzen dizkizugu: batzuek ideiak sortzen laguntzen dute; bestetzuek, onenak aukeratzen lagunduko dizute

Honako hau zure curriculuma egiteko Interneten aurkitutako txantiloi bat baino ez da. Baina zure amesgaizto txarrena ere izan daiteke. Oraindik lanik egin ez baduzu, ez duzu ezer jarri behar “esperientzia” atalean; gainera, baliteke ikasketak laster baztertu izana, edo hizkuntzak zailak izatea zuretzat. Beraz, zure lehen arazoa da zer jarri ez duzula pentsatzea. Bada, oker zaude! Bizitzan izan duzun esperientzia, zure zaletasunak, ondo azalduz gero haiei buruz pixka bat pentsatu ondoren, lagungarriak izan daitezke zure curriculuma osatzeko eta, bide batez, zuri buruz beste irudi bat izateko.

Eta hala, “TRESNAK” atalean, txantiloi hori ahaztea proposatzen dizugu, eta pentsatzea, adibidez, zure curriculumean zakurra duzun ala ez sartu behar duzun. Gainera, ”SAREAK + 2.0” atalean, gainerakoek nola ikusten zaituzten aztertzeko esaten dizugu (gogoratu zure curriculuma egitea dugula gogoan, ez zure lagun taldea) eta, “KONTURATU GABE” atalean, ohartuko zara proposatu dizkizugun gauzak probatu bitartean ez zenekizkien gauzak ikasiz joan zarela. Izan ere, “ESANA ZUEN FILM HARK

Une honetan, zure curriculumari dagokionez, zure datu pertsonalak eta ikasketak baino ez dituzu argi. Bada zerbait, baina zeure buruari pixka bat gehiago erreparatzen badiozu, ziur has zaitezkeela zuri buruzko informazio baliagarri gehiago gehitzen. Pentsa dezagun zer duzun gustuko: maskotaren bat duzu? kirolen bat egiten duzu? irakurtzea gustatzen zaizu? Gure zaletasunetako edozeinek “ezkutatuta” daramatza zure curriculumaren irakurleek aurkitzea espero duten gaitasun batzuk (esana dugu zer diren gaitasunak: kontua ez da bakarrik jakitea, bai eta “egiten jakitea” eta “izaten jakitea” ere; axolazkoak ez dira ezagutzak bakarrik, bai eta trebetasunak eta jarrera ere. Gogoratzen zara? “KONTURATU GABE” ikasi duzu).   Pentsa dezagun orain zer gaitasun dauzkazun garatuta maskota bat izateagatik, nahiz eta askoz adibide gehiago aurki ditzakezun Interneten. Curriculuma egiten laguntzen duen web-orri pila bat dago, eta ziur batzuk ezagutzen dituzula, eta zure Symbaloo-n gordetzea bururatu zaizula. Hemen, gida hau proposatzen dizugu:“eres lo que te gusta”.

Gogoan darabilzu zure curriculuma; jada osoagoa eta interesgarriagoa da, eta ia ezin duzu saihestu imajinatzea osatu eta bidali duzula eta lehen lan elkarrizketarako deitu dizutela. Baina itxaron une bat, eta pentsatu: ziur asko, elkarrizketa horretarako deitu baino lehen, enpresan zuri buruzko zerbait bilatuko dute Interneten, ezta? Eta zer aurkituko dute? Bada,  aztarna digitala, izen hori ematen baitzaio uzten duzun arrastoari profila baduzu sare sozialetan, sareko jolasetan parte hartzen baduzu… Egiazta dezakezu, googletu! Agian, zuk uste baino “ospe” handiagoa duzu, Vallecasko mutil eta neska hauei gertatu bezala.

Haiek bezala, normalean ez duzu kontuan hartzen zer ondorio dituen zure bizitzari buruz edozein informazio mota argitaratzeak, baina orain lana aurkitzea buruan duzula, jakin behar duzu kontrola dezakezula argitaratzen duzuna, erabaki dezakezula nork ikusiko duen, nork ez, eta, hartara, zure “nortasun digitala”, gainerakoek zutaz izan dezaten nahi duzun irudia, eraikiz joan zaitezkeela.

Egiteko…

Googletu

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zer ikus dezakeen edonork zure izen osoa idazten badu Googlen? Egin klik hemen nola egin jakiteko.

Profilak sareetan

Pentsatu zer-nolako irudia zabaldu nahi duzun benetako munduan eta sarean, hemen: “NORTASUN DIGITALA”. Irudi hori buruan, aztertu arretaz sareetako zure profil guztiak. Zure informazio guztia publikoa al da? Mundu guztiak zutaz hori jakitea nahi al duzu, edo zure adiskideek baino ez, edo zure familiak? Gogoratu lana aurkitzea dela zure helburua orain… Gogoan hartu guztia, zer ez duzun nahi besteek ikustea, eta zer irudi izan nahi duzun hemendik aurrera. Kendu gustukoa ez duzuna, eta hasi argitaratzen zure “marka pertsonala” osatzen laguntzen dizuna. Honako tutorial hauek kontsulta ditzakezu:

    Baliteke oraindik oso argi ez izatea honek zerikusia duen zurekin, ezertarako balio dizun. Bada, ohartu ez bazara ere, gauza asko konturatu gabe ikasten jarraitzen duzu. Eta bai, gaitasunei ekiten diegu berriz! Google-n egindako bilaketekin, eta haietan aurkitu duzunaz pixka bat pentsatu ondoren, eta kontuan hartuta zer ezaugarri aurkitu dituzun ezkutatuta zure zaletasunetan, AUTOEZAGUTZA landu duzu. Ezinen duzu sartu zure curriculumean, baina, gero eta argiago baitakizu zer zaren eta zer ezaugarri dituzun, baliagarria izanen da curriculuma hobeto bideratzeko. Gehiago jakiteko jakin-mina? Jarraitu nabigatzen.

    Zure zaletasunetan bilatzea zure curriculuma egiteko? Zakurra duzun edo eskalada gustukoa duzun jartzea? Ez izan zu burua ixten duena,
    utzi eramaten. Eman dezake dena maldan gora dagoela, nekagarria dela, eta ez zarela inora iritsiko. Ekin eta ekin!

    Ziur iristen zarela!