Orain arte pixka bat zure baitara begira egon zara (nola egokitu taldearen barruan zu zaren bezalaxe, zure trebetasunen arabera), eta irudimena pixka bat erabili duzu (norantz joan nahi duzuen, nolakoa izan daiteke zuen proiektua…).

Orain, kanporantz begiratzeko unea da, zer duzun alde, zer kontra, nahi duzuna lortzeko. Bai eta inguruan dituzun pertsona guztiei begiratzekoa ere. Lagun diezazukete? Elkarlanean ari zaitezke haiekin, lagun diezaiekezu, lagun diezazukete?

Zer orotan daude aldeko gauzak, eta zure aurkakoak ere bai. Batzuk negatiboak eta ezin eztabaidatuzkoak dira: adibidez, krisi ekonomikoa eta gazte langabeen ehunekoa hain handia izatea; beste batzuk, berriz, positiboak eta ez hain agerikoak: internet erabiltzeko duzun gaitasun ia “naturala”, adibidez; bai eta informazio kantitate handia erabiltzekoa ere, eskuratu eta iragazten ikasten baituzu. Beti bezala, horretan guztian sakonago pentsatzeko eskatzen dizugu.

Hartara “TRESNAK” atalean, AMIA bat egitea proposatuko dizugu: taula bat da, zure proiektuaren Ahulguneak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak antolatzeko balio duena.  Bestalde, ”SAREAK + 2.0” antzeko tresna bat da, baina urrutixeago eraman zaitzake, proiektu honetan edo estrategia baten premia duen beste edozeinetan. Eta “KONTURATU GABE” izenekoan, baliteke ustekabea ematea, eta ez gara ari zure gaitasunei buruz (ala bai?). Hori jakiteko, amaieraraino iritsi beharko duzu;  “ESANA ZUEN FILM HARK

AMIA zure proiektuak alde eta kontra dituen faktoreei buruz modu ordenatuan pentsatzen jarraitzeko modu bat da. Batzuk barrenekoak dira, eta zerikusi handiagoa dute zuekin eta proiektuaren funtsarekin (AHULGUNEAK ETA INDARGUNEAK); beste batzuk, berriz, kanpokoak dira, batez ere une horretako ingurunea (MEHATXUAK ETA AUKERAK).

Faktoreetako asko aurkituta dauzkazu: elkar ezagutzen duzue, badakizue zer prestakuntza duzuen, informazio baliotsua lortu duzue enpatia mapatik…

Beste batzuk, bilatu beharko dituzu, baina asko ikasiko duzu hausnartu bitartean.

Eta, azkenik, batzuk eta besteak batera baliatzen badituzu, nahi duzuna lortzeko jarraitu beharreko estrategiak ikusten hasiko zara. Bizirik irautekoek ez dizute lagunduko egoera aldatzen, baina ezer egin ezean zer gertatzen den ikusaraziko dizute; aktiboek, ordea, gauza asko esanen dizkizute.

CANVAS tresna bat da, edozein ekintzailetza orritan sartu bezain laster agertuko zaizuna. Aukera ematen dizu ordenaz pentsatzeko, eta begi-kolpe batez izateko zure proiektuaren ikuspegi orokorra. Zure proposamenaren, bezero izan ditzakezunek nahi dutenaren, harreman bideen, jardueren eta behar dituzun bitartekoen eta, azkenik, gastuen eta sarreren arteko oreka aztertzeko balio du.
Ikusiko duzu zati batzuk, hala nola “bezeroen segmentua” eta “balio proposamena”, landuta dauzkazula: segmentua, enpatia maparekin; balio proposamena, berriz, AMIAren bidez. Piezok zein bere tokia aurkituz doaz. Hemendik gidatzen zaitugu CANVAS bat egiten ikas dezazun eta horretarako tresnak proposatzen dizkizugu.

Honezkero, igarriko zenuen baietz, gaitasunekin jarraituko dugula. Eta, era berean, intuizioa izanen duzu batzuk zure curriculumean aipatzen ahalko dituzula, baina beste batzuk azaltzen dizkizugula ezagut ditzazun, eta jakin dezazun zertan ari zaren, zure proiektua egiten duzun bitartean.

Lehen emozionalak ikusi ditugu; orain, GENERIKOEZ mintzatuko gara, zure emozioak bezala zure inguruko pertsonenak ere nola erabiltzen dituzun xede dutenez. Ez beldurtu, ez dituzu ikasi behar; aski duzu jakitea badirela:

  • Autonomia: zure ohiko lana betetzea, egin behar duzula esan arte itxaron gabe.
  • Egokitzapena: egiten duguna edo egiteko modua aldatuz joatea faktoreren bat aldatzen bada.
  • Pertseberantzia: gauzak gero eta hobeki egiten ahalegintzea.
  • Talde lana: lan giro ona sortzea, denak elkarlanean hobeki ari daitezen.
  • Zerbitzurako orientazioa: bezeroak ezagutzea, bai eta haien beharrak ere, eraginkorki asebetetzeko.

    Pertsona guztiok ahulguneak eta indarguneak ditugu. Batzuetan, gauzak ondo ateratzen zaizkigu, eta, bestetzuetan, dena hain gaizki doakigu, hain mehatxatuta sentitzen gara, non beldurra ere izaten baitugu.

    Robotarentzat ez da oso desberdina.