Badakizu zer nola esan nahi duzun; badakizu zer proiektu egin nahi duzun, eta nola azaldu. Zer falta zaizu? Egitea.

Baina ez duzu jakinen orain arte egin duzun lan guztia ondo planteatuta dagoen ez baduzu “zabaltzen”, ez badiezu erakusten, lagunei edo familiako kideei ez ezik, beste batzuei ere. Eta zabaltzean, jarri arreta erreakzioetan: beraiek esanen dizute dena ongi dagoen, zerbait aldatu behar den.

Prototipora iritsi zara.

Unea da orain arte landu duzun guztiari forma emateko, goitik beherako proiektua izan dadin.

Gogoan izan argia izan behar duela, “balio proposamen” bat eduki behar duela eta zuk badakizula zer ahulgune eta zer indargune dituen. Dena hain ondo ezagutzen duzula, non igogailu bati zazpigarren pisura igotzea kostatzen zaion baino denbora gutxiagoan azal baitezakezu.

Baina oraindik gauza batzuk falta dira, funtzionatzen duen eta ezer itzuri ez zaizun ikusteko.

Hortaz,  “TRESNAK”  atalean, Poliki deritzon crowdfunding-eko hezkuntza plataformara igotzea proposatzen dizugu, eta, zure lau hormen segurtasunetik at, aztertzea nola erantzuten dien “kanpoko munduak” zure ideiei. Gero, “SAREAK + 2.0” atalean, zure negozio edo zerbitzuaren orria sortuko dugu Facebook-en, eta ikusiko dugu nola lortu jarraitzaileak bezero bihurtzeko. Gainera,  “KONTURATU GABE” garatu duzunez zure izaera ekintzailea (edo, beharbada, pentsatu ere ez duzu pentsatu hori egiten ari zinenik), jarrera eta trebetasun ekintzaileen test bat egitea proposatzen dizugu, eta, hala, azkenean, ahatetxo itsusia bezala sentituko zara bere benetako izaera aurkitu zuenean: zoriontsu. “ESANA ZUEN FILM HARK

D-Escapada neskek ere (badakizu zein diren; ikusia duzu haien bideoa “desberdintzen zaituena” atalean) igo zuten beren proiektua crowdfunding plataformara. Begiratu bat egin diezaiozu ideiak ateratzeko.

Zer da crowdfunding hori? Pertsona multzo bat, proiektu jakin bat babestea erabakitzen duena, dela diru bidez, dela proiektua zabalduz, dauzkan helburuetan sinesten dutelako.

Nola egiten da? Bada, babes hori bideratzeko sortutako sareko plataformen bidez.

Zure proiektua plataforman jartzen duzu, eta erabakitzen duzu zenbat egunetan lortu nahi dituzun behar dituzun laguntzak. Lagundu nahi dizuten pertsonek ere erraz egin dezakete plataformaren bidez.

Zein da zure lana? Marketin kanpaina ona egitea sareen bidez, publizitatea emateko zure proiektuari, eta aurrera jarraitzeko ezarri dituzun gutxieneko horiek lortzeko, eta, jakina, pentsatzea nola edo zerekin eskertuko diezun pertsona horiei zuri laguntzea erabaki izana.

Zergatik Poliki? Hezkuntza arloko crowdfunding plataforma bat delako, pentsatuta dagoena zu benetako ingurune batean entrenatzeko trena izan dadin. Baina besteren bat ezagutzen baduzu, aukera dezakezu inolako arazorik gabe.

Probatu, ikusiko duzu. Hau da Polikiren web-orria.

Hau guztia izugarrizko lana dela iruditu arren, ez pentsa; aurreko urrats guztiak ongi egin badituzu, asko daukazu aurreratuta. Izan ere, crowdfundingerako informazioaren zati bat sustapen triptiko bat egitea erabakitzen duzunean behar duzuna bera da, edo, alderantziz, orain crowdfundingerako idazten duzuna publizitaterako berrerabiliko duzu.

Zer bete behar duzu Polikin sartzeko?

  • Proiektuaren deskribapena;
  • Proiektuaren beharrak;
  • Lantaldea;
  • Ekarpen bakoitzeko sariak.

Eta zer gertatzen da bideo bat egin nahi baduzu?

Bada, egin dezakezula.

Lehen,  “alde eta kontra, Zu zeu zarenean” atalean, bideocurriculumei buruz hitz egin genizun. Bideoaren plangintza, teknikak eta editatzeko tresnak berak dira baterako zein besterako. Behako bat eman.

 

Marketin plana

Zure proiektuaz, zure proiektuaz… mintzatzen zara. Baina jarri al diozu izenik? Erraza balitz bezala bat asmatzea!

Ongi etorri marketin planera.

Anitz dira marketinari buruzko definizioak, baina ideia batekin geratuko gara: estrategia bat da zure proiektuari balio handiagoa emateko, eta, aldi berean, erabili edo kontsumitu behar duenarekin erlazionatzea lortzen duzu.

marqueting

Egina duzu marketin estrategikoa: prestatu dituzu enpatia mapak, eta zure gaitasuna aztertu duzu alde eta kontra aritzean Orain, marketin operatiboari ekinen diogu.

Lau P arauak garrantzitsuak dira, baina zuk hiru baino ez dituzu landuko: PRODUKTUA,  PREZIOA eta PROMOZIOA.

Izenarekin eta logoarekin hasi behar duzu. Etxez etxeko ile apaindegian, “deitu eta bagoaz”, izenak zuzenean aipatzen du balio proposamena, desberdintasuna (ez da bezeroa lekuz aldatzen dena, ile apaindegia baizik). Proiektu honen publikoa adineko jendea da; beraz, hobe izen argia izatea. Bai eta logoa ere. Nahiz eta, zehazki, logoa ez izan; imagotipo bat da. Logoei buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Eta nola egin sustapena?

Ai ene! Hori ongi pentsatu beharra dago! Adinekoek asko erabiltzen dituzte sareak? Edo gehiago jotzen dute irratira edo egunkarietara? Eta postontzira iristen zaiena? Begiratzen al dute? Irakurtzen al dute publizitatea paperean? Pertsona horiengana soilik joko duzu edo, beharbada, haien seme-alabengana ere bai, gutxi gorabehera berrogei urte dituzten horiek sareak erabiltzen dituztelako?

“Deitu eta bagoaz” horrekin, biztanle zaharrenak dituzten auzoetan triptikoa postontzietan sartzen hastea erabaki da. Hori triptiko xume bat da, hemen ikus dezakezuna.

Proiektua zehaztu ondoren, Internet bidez zabaldu nahi duzu. Web-orri bat egin dezakezu, edo blog bat, baina anitzez azkarragoa eta errazagoa da orri bat sortzea Facebooken, ezagutzen baituzu sare hori, eta profil pertsonala baituzu bertan.

Baina orria sortze hutsa ez da nahikoa: sustatu behar da sare sozialetan, oinarrizko marketin jarraibide batzuk eta harremanen sarea (networking) erabiliz. Zenbait sarerekin lan egin behar baduzu, besteak beste Hootsuite aplikazioa erabil dezakezu, aukera ematen baitizu sare sozial guztiak administratzeko aginte-panel bakar batetik; free bertsioan, are hiru sare ere kudea daitezke.

Ondoren, gida batzuk eskaintzen dizkizugu, hori guztia arazorik gabe egin dezazun; hori bai, saiatua izan behar da, eta gogoan izan helburuak irmotasunez eta ahaleginduta lortzen direla.

.

Dagoeneko amaierara iritsi zara. Baina, amaiera oro bezala, beste etapa baten hasiera ere bada.

Amaitu duzu zure proiektua –zure “prototipoa”–, igo duzu crowdfunding plataforma batera, eta, beharbada, leku gehiagotan jartzea pentsatzen ari zara, benetan merezi du eta.

Eta orain arte praktikatu duzun guztia baliagarria izan zaizu, eta izanen zaizu.

Hobetu beharreko alderdiak? Asko, beti; ekiteak etengabe bilakatzea esan nahi du.

Baina jakin nahi baduzu zer alderdi dituzun gutxi-asko garatuta (izaera ekintzailea bai baitaukazu), sartu Confebask-en simulatzailean; ikusiko duzu lan handia egina duzula konturatu gabe.

.

Eta kito. Dagoeneko amaierara iritsi zara.

Une batzuetan ez zenuen jakinen norantz ari zinen, ez zenuen ulertuko zertarako egin gauza jakin batzuk, azken batean beti bezala geratzeko, kanpoan, azkenean ulertu gabe zertarako hainbeste kontu.

Baina ez; batzuetan ahatetxo itsusia bezalakoak gara. Ez azkarragoak, ez trebeagoak, edo alderantziz; ez zaigu ezer gertatzen. Soil-soilik ez genuela ezagutzen gure benetako izaera; tokiz kanpo geunden.

Zeurea aurkituko ahal zenuen! Edo, behintzat, nahiago nuke hurbilago egotea.