Orain arte, pixka bat zure baitara begira egon zara (nolakoa zaren), eta beste pixka batean irudimena erabili duzu (norantz joan nahi duzun). Orain, kanporantz begiratzeko unea da, zer duzun alde, zer kontra, nahi duzuna lortzeko. Bai eta inguruan dituzun pertsona guztiei begiratzekoa ere. Lagun diezazukete? Elkarlanean ari zaitezke haiekin, lagun diezaiekezu, lagun diezazukete?

Argi dago: lana aurkitzeko, gauza batzuk zure alde egonen dira; beste batzuk, kontra. Batzuk negatiboak eta ezin eztabaidatuzkoak dira: adibidez, krisi ekonomikoa eta gazte langabeen ehunekoa hain handia izatea; beste batzuk, berriz, positiboak eta ez hain agerikoak: internet erabiltzeko duzun gaitasun ia “naturala”, adibidez. Beti bezala, horretan guztian sakonago pentsatzeko eskatzen dizugu.

Hartara “TRESNAK” atalean, AMIA bat egitea proposatuko dizugu: taula bat da, zure Ahulguneak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak antolatzeko balio duena. Geroago, ”SAREAK + 2.0” atalean, sortzen ahal dituzun curriculum motak eta horretarako tresnak ikusiko ditugu. Eta “KONTURATU GABE” izenekoan, baliteke ustekabea ematea, eta ez gara ari zure gaitasunei buruz (ala bai?). Izan ere, “ESANA ZUEN FILM HARK

AMIA alde eta kontra dituzun faktoreei buruz modu ordenatuan pentsatzen jarraitzeko modu bat da. Edozein galderari dagokionez. Batzuk barnekoak dira, une honetan definitzen zaituztenak (AHULGUNEAK ETA INDARGUNEAK), eta beste batzuk zugandik kanpokoak, zure inguruneak une honetan dituen ezaugarriak (MEHATXUAK ETA AUKERAK). Barne faktoreetako asko badakizu zein diren: testaren puntuazioak dira, altuak eta baxuak, eta zure zaletasunak aztertuta ondorioztatu dituzun gaitasunak. Kanpo-faktoreak zein diren jakiteko, zenbait galdera lagungarri dituzu taulan. Bilatze hutsak zuk uste baino gehiago lagunduko dizu. Baina, gainera, batzuk eta besteak batera baliatzen badituzu, nahi duzuna lortzeko jarraitu beharreko estrategiak ikusten hasiko zara. Bizirik irautekoek ez dizute lagunduko egoera aldatzen, baina ezer egin ezean zer gertatzen den ikusaraziko dizute; aktiboek, ordea, gauza asko esanen dizkizute. Esteka honetatik dokumentu batera irits zaitezke AMIA bat egin eta zenbait formatutan behera kargatzeko. Eta orri honetan erregistra zaitezke AMIA bat sarean egiteko.

Ejemplo DAFO
Resumen DAFO

 Curriculumak gure gaitasunak eta trebetasunak jasotzen ditu,  gure prestakuntza eta lan esperientzia (baldin eta badugu). Hauta gaitzaten, aukeratzailearen arreta erakarri behar dugu, eta, horregatik, edukia interesgarria izateaz gain, diseinuak erakargarria eta harrigarria izan behar du, gainerakoetatik bereizteko.

Dauzkagun bitartekoen arabera, eta norentzat den kontuan hartuta, paperezko curriculuma, 2.0 curriculuma (digitala) edo bideocurriculuma presta dezakegu. CV 2.0 edo curriculum digitalaren abantaila da lotura egin dezakegula profilekin sare sozialetan, blogetan, argazkietan eta abar, eta horrek gure hautagaitza indar dezake, zer egiten dakigun eta zer garen erakutsita. Hartara, infografia honetan curriculum digitalaren abantailak azaltzen dira.

 

Egitura eta edukia

Curriculum mota gorabehera (paperezkoa, 2.0 edo bideocurriculuma), honako eskema hau erabil dezakegu informazioa aurkezteko:

  • Izen osoa eta harremanetarako datuak (helbide elektronikoa, telefonoa eta abar), bereizmen oneko (lausoa ez den) argazki batekin.
  • Ondoren, bizpahiru lerro zer garen eta gure helburua zein den azaltzeko, gure gaitasunak eta trebetasunak ere adierazita.
  • Lan esperientzia badugu, prestakuntza akademikoaren aurretik jarriko dugu, eta zer enpresatan zer-nolako lanetan jardun dugun jarriko dugu.
  • Esperientziarik ez badugu, baina prestakuntza bai, lehenago jarriko dugu azken hori. Prestakuntza formala eta ez-formala aipatzen ahal ditugu.
  • Lehen enplegua bilatzen dugunean, ia esperientziarik eta prestakuntzarik izan gabe, gure bizitza, kirol, arte… esperientziaren bidez eskuratutako gaitasunak eta trebetasunak balioesten dira.
  • Gure hizkuntza maila eta gaitasun digitalak (programa informatiko, app eta abarren erabilera) ere gehituko ditugu.

Hartara, artikulu honetan, CV bat idazteko aholku gehiago aurkituko dituzu

CV paperezkoa

Paperezko curriculumak Hurrengo hiru esteketan, paperezko curriculumak sortzeko hiru modu oso desberdin ikusiko dituzu.

Nori igorriko diogun, gure helburua zein den eta zer eduki duen kontuan hartuta erabakiko dugu zer mota erabili.

Paperezko curriculuma honako hauek erabiliz sor dezakegu: testu prozesadoreak; diseinu grafikorako tresnak, efektu bisual zirraragarriagoa lotzeko; edo beste edozein programa edo aplikazio.

Interneten dauden txantiloiak eta ereduak ere erabil ditzakegu; adibidez,  Curriculum Europass izenekoa, Europar Batasunak sortutako txantiloi bat delako zure curriculuma egin dezazun. Sartu orrian, bete datuak sarean (hutsik utzi interesatzen ez zaizuna), eta behera kargatu nahi duzun formatuan (hobeki doc, odt edo gisako formaturen bat, geroago aldatu ahal izateko).

Plantilla CV Europeo

Txantiloi gehiago

Curriculuma sortzeko eredu edo txantiloiak dauzkaten orri asko daude Interneten; adibidez, orri honetan, Word formatuan behera kargatu eta bete ditzakezun zenbait eredu daude.

Kontuan hartu orri horietan doako txantiloiak eta ordaindu beharrekoak daudela.

Plantillas Currículum

2.0 Curriculuma

Paperarekin gertatzen den bezala, 2.0 tresna asko daude curriculum digitalak egiteko; adibidez, Canva: txantiloi bat oinarri hartuta, eta testuak eta irudiak aldatuta, CV erakargarri bat sor dezakegu; hurrengo irudikoa, esate baterako. Tresna hori erraza delako eta emaitzak harrigarriak direlako aukeratu dugu, baina gogoratu askoz gehiago dagoela.
Curriculum hecho en Canva

Egin klik esteka honetan, Canva-ren tutorial bat ikusteko

2.0 curriculumetarako beste tresna batzuk

Canva horretaz gain, 2.0 aplikazio eta tresna asko eta asko daude zure curriculuma sortzeko. Hurrengo esteketan, haietako batzuk azaltzen dituzten artikuluak ikus ditzakezu:

Zerbaitetan inspiratu nahi baduzu, eta curriculum sortzaileen adibideak ezagutu, egin klik esteka honetan.

Videocurriculum

Oraingoan, gauza bera dira bideocurriculuma eta curriculum konbentzionala, baina lehenaren formatua bideoa da, eta Interneten ostatatzen da (youtube, vimeo…). Modu bat da zure profil profesionala bestela eta dinamikoki erakusteko.

Bideoa grabatu baino lehen:

  • Prestatu esan behar duzunaren gidoia; bai egitura, bai edukia.
  • Gehienez ere 2-3 minutu iraun behar du.
  • Ziurtatu onak direla argiztapena eta soinua, eta bilatu zure ezaugarriekin eta lortu nahi duzun lanarekin ondo datorren agertoki bat.
  • Tripodearekin grabatu.
  • Baliatu aukera harritzeko eta zure trebetasunak erakusteko.
  • Hizkuntzak badakizkizu, erabil itzazu.
  • Ez egin bideo aspergarririk.
  • Grabatu ondoren, editatu eta argitaratu sare sozialetan.

Egin klik lotura honetan beste bideocurriculum batzuetan inspiratzeko. 

 

Bideocurriculumak grabatzeko moduak

Bideocurriculuma zuk zeuk graba dezakezu, edo adiskide baten laguntzarekin. Gogoan izan aurreko aholkuak.

Gainera, lotura honetan, zure bideocurriculuma grabatzeko 2.0 tresna eta aholku gehiago aurkituko dituzu..

Zure bideocurriculuma sortzeko beste modu bat app bat erabiltzea da; adibidez:App Vídeo curriculum Plena Inclusión Madrid. APP horri esker, zure bideocurriculuma egin dezakezu galdera eta erantzun sistema erraz baten bidez. Instalatu mugikorrean eta probatu. Oso erraza da

Honezkero, igarriko zenuen baietz, gaitasunekin jarraituko dugula. Eta, era berean, intuizioa izanen duzu batzuk zure curriculumean aipatzen ahalko dituzula, baina beste batzuk azaltzen dizkizugula, ezagut ditzazun, eta haietaz mintza zaitezen elkarrizketa pertsonalean galdetuz gero.

Lehen emozionalak ikusi ditugu; orain, GENERIKOEZ mintzatuko gara, zure emozioak bezala zure inguruko pertsonenak ere nola erabiltzen dituzun xede dutenez. Ez beldurtu, ez dituzu ikasi behar, badirela jakitea nahikoa da, eta non dauden azalduta, haietara jotzeko, curriculuma idaztea edo elkarrizketa prestatzea egokitzen zaizunean. Adibideen bidez azalduko ditugu:

  • Autonomia: zure ohiko lana betetzea, egin behar duzula esan arte itxaron gabe.
  • Egokitzapena: egiten duguna edo egiteko modua aldatuz joatea faktoreren bat aldatzen bada. 
  • Pertseberantzia: gauzak gero eta hobeki egiten ahalegintzea.
  • Talde lana: lan giro ona sortzea, denak elkarlanean hobeki ari daitezen.
  • Zerbitzurako orientazioa: bezeroak ezagutzea, bai eta haien beharrak ere, eraginkorki betetzeko.

Pertsona guztiok ahulguneak eta indarguneak ditugu. Batzuetan, gauzak ondo ateratzen zaizkigu, eta, bestetzuetan, dena hain gaizki doakigu, hain mehatxatuta sentitzen gara, non beldurra ere sentitzen baitugu.

Robotarentzat ez da oso desberdina.